XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Plasmako urarekin konbinaturiko anhidrido karbonikoa COampsub2;-aren beste zati batek, ehunetako kapilarretan sartu ahala urarekin erreakzionatuko du azido karbonikoa (COampsub3;Hsub2) sortzeko.

Baina azido hau oso ezegonkorra denez gero, sortu ahala bi ioi hauetan disoziatzen da, hots: bikarbonato ioian eta hidrogeno ioian, zeintzuk aldi berean, plasmako indargetzaileekin erreakzionatuko duten.

Era honetan, 100 ml odoleko 0`1-0`3 ml COsub2 garraiatzen dira.

Kopuru hau txikia da txikia, COsub2-aren eta uraren arteko erreakzioak, kantitate handiak sortzeko behintzat, pare bat segundo behar izaten duelako da.

3. Hemoglobina eta plasmako proteinekin konbinaturik, garraiatzen den karbono dioxidoa.

COsub2-ak globulu gorrietan sartzen denean bi erreakzio burutzen ditu berehalaxe: COsub2-aren eta hemoglobinaren arteko konbinazioa batetik eta COsub2-aren eta globulu gorrietako uraren arteko konbinazioa bestetik.

Hemoglobinarekin gauzatzen den konbinazioa itzulgarria denez gero, era guztiz hauskor eta lasoan betetzen da.

Erreakzio hau abiadura oso azkarrean, segundo-frakzioetan burutzen da bi norantzetan.

Erreakzioaren ondorioz sortzen den konposakina karbaminohemoglobina da.

COsub2-aren beste zati txiki batek plasmako proteinekin erreakzionatzen du, baina plasmako proteinen kopurua txikia denez gero, era honetan garraiatzen den COsub2-aren bolumena txikia izaten da.

Hemoglobinarekin eta plasmako proteinekin konbinaturik garraiatzen den karbono dioxidoa, ekoizten den COsub2 guztiaren %30a izaten da.

Alegia, era honetan 100 ml odoleko 1`5 ml COsub2 garraiatzen dira batezbeste.

Hemoglobinan COsub2 ez da oxigenoa lotzen zaion toki berean batzen.

Hau dela eta, teorikoki, hemoglobina gas biekin aldi berean konbinatu daitekeen arren, errealitatean hemoglobinaren molekulan lotzeko orduan bi gas hauek elkar oztopatzen dute.

Globulu gorrien barnean COsub2-ak oso azkar burutzen duen 2. erreakzioa, urarekin konbinatzea da.

Anhidrasa karbonikoak katalizatzen duen erreakzio honen ondorioz, azido karbonikoa sortzen da.

Lehenago esan bezala, azido hau oso ezegonkorra izanik, berehalaxe bikarbonato eta hidrogeno ioietan disoziatzen da.

Ehunetatik biriketara doan COsub2 guztiaren %25a era honetan garraiatzen da.

Anhidrasa karbonikoaren eraginez, uraren eta COsub2-aren arteko erreakzioa (bera gabe 10 bat segundotan beteko litzatekeena), segundo-hamarrenetan zertzen da.

Azido karbonikoaren disoziaziotik sortzen den hidrogeno ioiak, azido/base indargetzaile boteretsua den hemoglobinarekin erreakzionatzen du, eta hau gertatzean, egoera alkalinoetan hemoglobinak finkatzen dituen potasio ioiak askatzen ditu.

Azido karbonikoaren disoziaziotik sortzen den bigarren osagaia, bikarbonato ioia dugu.

Sortuz doan neurrian, bere kontzentrazioa gehituz joaten da globulu gorrietan eta une batean, plasman aurkitzen den kontzentrazioa bera ere gainditzera heltzen da.

Hau gertatzen denean, bikarbonato ioiak plasma irtetzean, ioi eletronegatiboak direnez gero, positibizaturik uzten dute globulu gorrien barnealdea eta beraien barnean zein plasman egon behar den oreka elektrostatikoa apurturik geldituko litzateke nolabait konpentsatuko ez balitz.

Horretarako, alde batetik, bikarbonato ioiak ateratzen hasten direnean, elektropositiboak diren potasio ioiek ere plasmarantz abiatzeko joera hartzen dute.

Baina hauen kanporatzea bikarbonatoena baino askoz era geldiagoan betetzen denez, globulu gorrien barnealdea positibizaturik gelditzen da une batean.

Oreka elektrostatikoa berreskura dezaten, plasman aurkitzen den anioirik aberatsena, hau da, kloro ioia, globulu gorrietan zehar barneratzen da.

Kartilagoa Sin.: Kurruska.

Tinkotasun handiko ehun konektibo ez-baskularizatua.

Kondrozito izeneko zelulaz eta substantzia interstizial garden, elastiko, trinko eta erresistente batez osatua dago.

Hiru kartilago-mota bereizten dira: hialinoa, elastikoa edo malgua eta fibrokartilagoa, substantzia interstizialeko zuntzen arabera.

Kartzinogenesia Minbizi baten jatorri edo sorkuntza.

Kartzinogenoa Minbizi bat sortu dezakeena.

Kartzinoma Ondoko ehunetara infiltratu eta metastasiak ematen dituen zelula epitelial polimorfoz osatutako kantzer edo tumore gaiztoa.

Guruin-epiteliotik eratorriak diren tumore hauek dira tumore gaiztoetan usuenak.